XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eta, oraintxe, atea zabaltzen hasten denean, kapitanari lepoa moztuko zioagu eta gure aurrean aurka jartzen zaigun edozeini ere bai.
Untziaren jabe egingo gaituk gogoz aritzen bagara.
Zer iruditzen zaizue? Lagundu nahi ez badidazue, neuk bakarrik egingo diat. Zeuek ikusi.
- Ondo zegok!- baieztu zioten biek.
Baina berekiko bestela pentsatzen zuten.
Eta Steelkit loak menperatu zuenean, batak besteari bere asmoak agertu zizkioten.
Elkar hartuaz, buruzagia ez mugitzeko eran lotu zuten eta gauerdian kapitanari dehadarka hasi zitzaizkion. - Kapitana, zatoz!.
Deharrak entzunda, tripulazioak uste izan zuen sarraskiren
Kapitana, ofizialak eta arpoilariak harmaturik arin-arin heldu ziren zolako atera eta ireki egin zuten.
- Hemen daukazu hau, jauna - esan zioten bi canallers-ek kapitanari -. Honek ditu erru guztiak.
Kapitana ez zen bigundu eta bi caballers-ak ere atzitzeko agindu zuen.
Lotu ondoren, hirurak arrastaka eraman zituzten txoparaino.
Atzeko hagako tresnatzetan estekatu
Biharamunean tostarteko guztiak bildu zituen, matxinatu zirenak alde batean eta ez zirenak bestean.
- Zuek zigorra merezi izan duzue - esan zien haiei -. Eta zuzenez zigor arazi behar zintuzket.